Anoetako Antonio Elorza belodromoaren erabilera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarreko kide Jon Lasa zinegotziari,  Anoetako Antonio Elorza belodromoaren erabileradela eta.

JUSTIFIKAZIOA

Azken egunotan, jakin dugu kexak aurkeztu dituela Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak. Izan ere, federazioko txirrindulariak ezin dira behar bezala entrenatu Anoetako belodromoan; eta, gainera, etengabe aldatu behar izaten dute egutegia, belodromoan egiten diren ekitaldiak direla eta.

Era berean, ez dira errespetatzen Kirol Sailak aldez aurretik baietsitako egutegian ezarritako egunak, eta beste inork erabiltzen ez duenean baizik ezin dute erabili belodromoa. Orobat, eta betiere federazio horrek adierazi duenez, ezin dira mantentze lanetarako lantegietan sartu, behar bezalako baldintzetan.

Neguko denboraldia hasi den arren, federazioko txirrindulariak ezin dira behar bezala entrenatu, ezin dituztelako lantegia eta biltegia erabili, eta ezin direlako pistara normaltasunez sartu. Horra hor zergatik egiten dudan honako GALDERA hau:

1. Txirrindulariak noiz entrenatu ahal izango dira belodromoan egokiro?

2. Udalak gogoan hartu al du zenbait ekitaldi —hala nola kontzertuak edo motokros lehiaketak— Anoeta bezain handiak edo handiagoak diren eta inguru hartan bertan dauden beste esparru batzuetan egiteko aukera?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *