Arrokako frontoiaren egoera hautsak harrotu ditu Amarako bizilagunen artean.
Udal Gobernuak (PNV eta PSE-EE osatua) Amaran dagoen frontoia bota nahi du. EH Bilduk Eneko Goia alkateari eskatu zion eraispena geldiarazteko eta bizilagunekin informazio eta elkarrizketa prozesu bat abiarazteko. Amarako frontoia auzotarren elkargunea delako.
Azaroaren 24ean ospatu zen udalbzatzan EH Bilduk, Ricado Burutaran zinegotziaren eskutik hirigintza arauak haustea egotzi zion udal gobernuari, San Bartolomeko proiektuan aurreikusten ez delako horma bat eraikitzea eta frontoia bera botatzea. Ernesto Gascok Udal Gobernuaren hitza hartu zuen eta botatzearen aldeko jarrera mantendu zuen.
(Amara Bairen proposamena Irutxuloko Hitzatik hartua)
Beste Aldetik Amara Bai auzo elkarteak bere proposamena luzatu du, bertan hobekuntzak egiten dira frontoian.