Lazkano pasealekuko ibiltarte bat konpontzeko eta zolatzeko aukeraz dihardu iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Barne Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egiten du,Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin. Lazkano pasealekuko ibiltarte bat konpontzeko eta zolatzeko aukeraz dihardu iradokizuna; Amara-Antiguako biribilgunearen eta Batzar Nagusien eraikinaren artekoa, hain zuzen.

ARRAZOIBIDEA

Lazkano pasealekua, Amara-Antigua bideko biribilgunearen eta Aiete Pasealekuko Batzar Nagusietako eraikinaren bide-zatian, egoera tamalgarrian eta zuloz beteta dago. Amara-Antigua bidea egin zenetik, eremu horretatik ibilgailu ugari pasatzen da; besteak beste, autobus publikoak eta pribatuak eta autoak.

Bide-zati horretatik hiri erdigunera eta Aiete auzora joan daiteke, eta egunero, ibilgailu ugari pasatzen da bertatik. Logikoa den bezala, eremutik ibilgailu gehiago pasatzeagatik, bidea gehiago erabiltzen da, eta horregatik, eremu hori sarriago konpondu behar da eta mantenu-lan ugari egin.

Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen dudan zinegotziak ERREGU-IRADOKIZUN hau egiten dut:

“Gobernu Batzordeari eskatzea Lazkano Pasealekuko bide-zati bat, Amara-Antiguo bideko biribilgunearen eta Aiete auzoko Batzar Nagusietako eraikinaren artekoa, konpontzeko eta zolatzeko jarduerak egin ditzala”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *