AHOLKULARITZA JURIDIKOARI BURUZKO PROPOSAMENA

EAJ eta EA taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 90. eta 91. artikuluak oinarri, PROPOSAMEN hau aurkeztu dute, aholkularitza juridikoa dela eta, osoko bilkuran azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Bost urte pasatu dira Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen erreforma indarrean sartu eta biztanle-kopuru handiko udalerrietarako, Donostia kasu, araubide berezia ezarri zenetik.Halaber, lau urte pasatu dira Donostian indarrean dagoen Udalbatzaren Organo Araudia indarrean sartu zenetik.

Denboraldi horretan, ez da ezarri oraindik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 129. artikuluak ezarritakoa betetzeko sistemarik gure udalerako, organo parlamentarioari (udalbatzari) eta organo betearazleari (gobernu-batzarrari) aholku eta laguntza juridikoa ematen dieten organoen artean beharrezkoa den bereizkuntza bermatze aldera, erregimen parlamentario orotan bezala.

Horra hor zergatik aurkezten dugun PROPOSAMEN hau, udalbatzaren hurrengo bilkuran azter dadin:

Udalbatzaren Osoko Bilkurak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 129. artikuluak xedatutakoa betetzeko behar diren izapideei hasiera ematea erabaki du, organo parlamentarioari (udalbatzari) eta organo betearazleari (gobernu-batzarrari) aholku eta laguntza juridikoa ematen dieten organoen artean beharrezkoa den bereizkuntza bermatze aldera.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *