2020ko urriko osoko bilkuraren balorazioa
Politika Orokorreko Osoko Bilkura egin eta bi egunera, ohiko Udalbatza egin da. Bertan, positibotzat jotzen dugu, EH Bildu aurkeztutako zuzenketari esker, kolektibo ahulenei laguntzeko asmoz Kirol Txartela «soziala»-ren prezioa ez igotzea, . Zuzenketa gainera aho batez onartu da, krisi honen ondorioak arintzen lagunduko duten akordioez hitz egiten ari garenean, adibide bat hau da.
Osoko bilkuran ere jorratu ziren beste gai batzuk, baina ez zuten hain ibilbide ona izan, trenbide-pasantearen lanak, argitze aldera, edo La Sirena eta Uliako udal-aterpeen egoera, pribatizazio arriskua dagoenenean.
Beste eztabaida bat Ekialdeko Barrutiari buruzkoa izan zen, non Eusko Alkartasunak argi utzi du askotan bere iritzia.
Azkenik, Udal Gobernuak aurrera jarraitu zuen Osoko Bilkuraren Araudi Organikoan egindako aldaketarekin, oposizioko taldeak mugatzen baititu ekimenak egiteko orduan. Bitxia da EAJk eta PSE-EEk oposizioaren parte zirenean mota guztietako ekimenak aurkeztea defendatzea, eta orain gobernuan daudenean, horrelako araudi bat aurkeztea.