2020ko maiatzaren 28ko Udalbatzaren balorazioa

Donostiako Udala normaltasuna berreskuratzen ari da, eta gaur maiatzeko Udal Osoko Bilkura egin da, nahiz eta, espero zen bezala, segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu diren.

Eusko Alkartasuna pozik agertu da Bozeramaileen Batzordeak bi adierazpen instituzional onartu dituelako: bat, azken egunetan alderdi politikoen egoitzetan izandako erasoak gaitzestekoa, eta, bestea, COVID-19ren pandemiaren ondorioz presoen artean sortutako egoerari buruzkoa. Bi adierazpen horiek, ordea, ez ziren aho batez onartu, eta, horrela, normalizazio politikorako eta bizikidetzarako urratsak emateko daudela frogatu da.

Faltan somatu dugu, gure Udalak aurkituko duen egoera ekonomikoa hobeto ezagutu ahal izatea, eta COVID-19a uzten ari den krisi ekonomikoa ahal den neurrian arintzeko lan egitea. Hala ere, udal osoko bilkuran aurkeztu diren ekimenek lotura zuzena izan dute pandemiak eragin duen egoerarekin.

Eusko Alkartasunatik espero dugu Udal Talde Politikoek akordio handiak lortzea Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, COVID-19ren pandemiak Donostian utziko dituen ondorio sozial eta ekonomiko larriak arinduz, eta zerbitzu publikoak, osasuna eta enplegua defendatuz.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *