2020ko ekaineko Udalbatzaren balorazioa

Balorazio hau hasteko, Eneko Goia alkateak Igeldoko nukleoko toki-erakunde txiki bat sortzea sustatzeko Batzorde Ez Iraunkor bat sortzeko proposamena aho batez onartu izanaren berri eman nahi dugu.

Ez da Igeldori autonomia gehiago emateko asmoarekin formula honi buruz hitz egiten den lehen aldia; izan ere, lehenengo aldia PSE-EE, EA eta EAJ (1995-1999) hiruko gobernuan izan zen, baina 2008. urtean aurrera egin gabe egon ondoren, Eusko Alkartasunak oraingoa baino anbizio handiagoko proposamen bat aurkeztu zuen Osoko Bilkuran (ikusi hemen), batzordearen beraren aldizkakotasunari dagokionez, bai eta haren osaerari dagokionez ere, proposamen hartan EAk aurkeztua, Udal Taldeetako zinegotziez gain, Igeldoko Herri Kontseiluko hiru ordezkari ere bertan egotea proposatzen zen (hitza eta bozkarekin), baita hainbat tekniko ere. Ekimen horrek, zoritxarrez, ez zuen aurrera egin, EAren eta EAJren babesa baino ez zuen lortu. Hala ere, pozten gara gaurkoa onartu izanaz, eta, gainera, aho batez onartu izanaz.

Igeldokoa albiste ona bada, ezin dugu gauza bera esan egungo gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) Osoko Bilkuraren Araudi Organikoari egin dizkioten aldaketei buruz, ekimenak oposizioko udal-taldeei aurkezteko gaitasuna mugatuz. Gogoratu behar da Bildu hiriko gobernura iritsi zenean, bai EAJk eta bai PSE-EEk, onartu zutela gehienezko kopururik gabe mozio guztiak osoko bilkuran eztabaidatzea; orain, berriz, gobernua direnean, mozioen kopurua murrizten dute, eta, horrela, Udal Gobernuaren kontrol politikoa oztopatzen da, modu gardenean garatu ahal izateko.

Antzeko zerbait gertatzen da EAJrekin eta bere argudiaketarekin, Udalak Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren dirua itzuli behar zuenean 2011-2015 legegintzaldiaren hasieran, Eusko Alderdi Jeltzalea oposizioan zegoela, edo gaur egun duen jarrera, Aldundiak Donostiako Udalari kopuru nabarmen txikiagoa emango dionean, eta horrek ekarriko du murrizketa batzuk egin behar izatea, gaurko Udalbatzan ikusi ditugunak bezala, Matigoxotegi, DBUS…

Matigoxotegi futbol zelaiaren belarra oso egoera txarrean dago eta hiriko futbol zelairik erabiliena da, arriskutsua da,  bere garaian EH Bilduk udal aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa gauzatzeko irtenbide bat bilatu ahal izatea espero dugu.

DBUSsi dagokionez, linea guztiak martxan jarri behar dira eta horiek % 100ean lan egin behar dute.

Era berean, ezin dugu ulertu Udal Gobernua (EAJ eta PSE-EE) Osoko Bilkuran hainbat gai aztertzearen aurka agertu dela, gaurko hainbat gaietan urjentziari aurka bozkatuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *