2019ko azaroaren 24an burutu den Udalbatzaren balorazioa

Udalbatza aurretik burututako Bozeramaileen Batzordean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Kataluniako kasuan Auzitegi Gorenak eman duen epaiaren larritasunaren aurrean adostasuna lortzeagatik gure poztasuna adierazten dugu, gertakari honekin gelditzen gara beste polemika batzuetan sartu beharrean, arreta ez desbideratzeko. Positiboa izan da ere Stop Desahucios plataformak bultzatzen zuen Erakunde Adierazpena onartzea.

Barrutien ordenantzari EH Bildu eta Elkarrekin Donostiari esker, aldaketak batzuk onartu dira. Nahiz eta ez izan gure partaidetza eredua, askotan aipatu dugun moduan, begi onez ikusten ditugu aldaketa hauek.

Aipamen berezi bate gin nahi dugu ere, udal langileek egin duituzten protestei, Udal Gobernuari elkarrizketa eskatuz, espero dugu egoera hau konpontzea.

Eta ezin dugu ulertu nola Udal Gobernutik, eta Zinegotzi Ordezkariak kontrako bozka ematea, TSJPV ukatutako lizentzia ostean, Belartzan isuri diren lurrak bere onera bueltatzeko hartu behar diren tramiteak hasteko eskaerari.

Azkenik, gure ezinegona adierazi nahi dugu, Udalbatzan gertatzen diren hainbat jokabideengatik, gure ustez Udalbatza eztabaida eta errespetua nagusiak izan behar diren eremu bat da.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *