PROPOSAMENA 2009KO AURREKONTUARI BURUZ

EAJ eta Eusko Alkartasuna taldeak Organo Araudiko 90. eta 91. artikuluak oinarri, PROPOSAMEN hau aurkeztu dute, aurrekontua dela eta, osoko bilkuran azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Behin baino gehiagotan adierazi digute bai alkateak bai ogasuneko zinegotzi ordezkariak 2009ko aurrekontu-proiektua egina dagoela eta udalbatzara eramatear. Hori horrela bada ere eta 2009. urtean sartuta gauden arren, proiektua ez zaie dagozkien organoei igorri izapidetzeko.

Horra hor zergatik aurkezten dugun PROPOSAMEN hau, udalbatzaren hurrengo bilkuran azter dadin:

2009an indarrean egongo den aurrekontu-proiektua udalbatzari aurkezteko behar diren izapideei hasiera eman diezaien eskatzen dio udalbatzak alkateri, hori baita, hain zuzen ere, ekitaldi horretan zehar udalak gauzatuko duen jarduera ekonomikoaren programa osatzen duten erabakien multzoa, finantza- eta kontabilitate-terminoetan, barne hartzen duen adierazpide formal eta dokumentala.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *